Kargatzen...
Itxi

20. etapa

Carusok irabazi du mendiko azken etapa, eta Bernalek erabakita utzi du lasterketa

L. .E .A | EITB MEDIA

Italiarrak bere lehen garaipen handia lortu du itzuli handi batean, Pello Bilbaoren lan bikainaren laguntzarekin. Igandean, azken etapa jokatuko dute: erlojuaren kontrako saioa.

Damiano Caruso

Mendiko azken etapan, aurreko egunetako zalantza guztiak uxatu ditu Egan Bernal kolonbiarrak (INEOS). Bere talde indartsuaren laguntzaz, maisuki aritu da eta sailkapen nagusia erabakita utzi du. Damiano Caruso, berriz, ausart aritu da eta urrutitik erasoa jo ostean podiumeko bigarren postua ziurtatu du.

Lasterketako etaparik ikusgarrienetakoa izan da. Romain Bardetek eta Carusok egindako erasoak emozioa piztu du, eta Pello Bilbao ere aurreko taldean sartu da, Caruso taldekidearentzat lan bikaina eginez. Helburua, sailkapen nagusiko lehen postuetan aldaketak eragitea zen, ez dute lortu, baina etapa bukaera ikusgarria izan da.

Bernalek ondo eutsi die erasoei, ez da urduri jarri, eta Jonathan Castroviejo bizkaitarra eta Daniel Felipe Martinez ondoan izan ditu beti. San Bernardinon, Splugan eta Alpe Motta mendateetan kolonbiarrari laguntzen izan dira eta lasterketa kontrolpean izan du INEOS taldeak.

Bernalek 1:59ko aldea du Damiano Carusorekin, igandean Giroari amaiera emango dion erlojupekoaren atarian.

20. ETAPA

Etapako sailkapena

1 - CARUSO Damiano Bahrain - Victorious 4:27:53
2 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers + 0:24
3 - MARTÍNEZ Daniel Felipe INEOS Grenadiers +0:35
4 - BARDET Romain Team DSM + 0:35
5 - ALMEIDA João Deceuninck - Quick Step + 0:41
6 - YATES Simon Team BikeExchange + 0:51
7 - VLASOV Aleksandr Astana - Premier Tech + 1:13
8 - CARTHY Hugh EF Education - Nippo + 1:29
9 - FORTUNATO Lorenzo EOLO-Kometa + 2:07
10 - PEDRERO Antonio Movistar Team + 2:23

Sailkapen nagusia:

1 - BERNAL Egan INEOS Grenadiers 85:41:47
2 - CARUSO Damiano Bahrain - Victorious + 1:59
3 - YATES Simon Team BikeExchange + 3:23
4 - VLASOV Aleksandr Astana - Premier Tech + 7:07
5 - BARDET Romain Team DSM + 7:48
6 - MARTÍNEZ Daniel Felipe INEOS Grenadiers + 7:56
7 - CARTHY Hugh EF Education - Nippo + 8:22
8 - ALMEIDA João Deceuninck - Quick Step + 8:50
9 - FOSS Tobias Team Jumbo-Visma + 12:39

Albisteak (3)