Larunbat honetan hasiko da
Beñat Intxausti izango da Movistarreko taldeburua Italiako Giroan
Erredakzioa
Pablo Lastras, Sergio Pardilla, Fran Ventoso, Andrey Amador, Branislav Samoilau, Marzio Bruseghin eta Giovanni Visconti txirrindulariek osatuko dute taldea.
Movistar Teamek astelehen honetan eman du jakitera Italiako Giroan ariko den bederatzikoa. Larunbat honetan hasiko da Giroa Danimarkan eta Beñat Intxausti euskal txirrindularia izango da taldeburua.
Asturiasko Itzulia irabaztetik dator Beñat Intxausti eta konfidantza handiarekin joango da Italiano Girora. Euskal txirrindulariarekin batera, honakoek osatuko dute taldea: Pablo Lastras, Sergio Pardilla, Fran Ventoso, Andrey Amador, Branislav Samoilau, Marzio Bruseghin eta Giovanni Visconti.