Kargatzen...
Itxi

Txirrindularitza

Mikel Nieve, Euskaltel-Euskadiko taldeburua Italiako Giroan

Erredakzioa

Danimarkan hasiko da Italiako itzuli handia maiatzaren 5ean eta maiatzaren 27an jokatuko da azkenengo etapa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Nieve leitzarra izango da Euskaltel-Euskadiko taldeburua Italiako Giroan eta Alvaro Gonzalez de Galdeanok txirrindulari nafarra babesteko eta laguntzeko taldea eratu du. Amets Txurruka, Miguel Minguez, Ion Izagirre, Juanjo Oroz, Ivan Velasco, Victor Cabedo, Pierre Cazaux eta Adrian Saez de Arregi gaztea izango dira Mikel Nieveren taldekideak.

2011ko Italiako Giroko etapa nagusia irabazi zuen Nievek eta gutxigatik ez zen sailkapeneko hamar onenen artean gelditu.

Albisteak (1)

Bideoak (1)