Itxi

Italiako Giroa

Bahrain Victorius taldeak Mikel Landa eta Pello Bilbao hautatu ditu Italiako Girorako

J. E. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Taldeak astelehen honetan baieztatu duenez, murgiarrak sailkapen nagusia izango du jomuga, eta Giroa irabaztea du helburu; gernikarra izango du aldamenean etapa menditsuetan.

Pello Bilbaok garaipena lortu zuen Amurrion, Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: EFE.

Bahrain Victoriusek astelehen honetan ofizial egin duenez, Mikel Landa eta Pello Bilbao euskal txirrindulariak hautatu ditu ostiralean hastekoa den Italiako Girorako taldean.

Bahrain Victoriusek adierazi duenez, murgiarra izango da taldeko liderra, eta Giroa irabaztea du helburu nagusi. Horretarako, gernikarraren laguntza izango du etapa mendiko etapetan; bizkaitarra sasoi onean dabil, berriki Euskal Herriko Itzulian eta Alpeetako Tourrean erakutsi duenez.

Haiekin batera, Andaluziako Itzulian garaile izan den WoutPoels eta Santiago Buitrago ibiliko dira tarte menditsuetan. Erlojupeko esloveniar txapeldun Jan Tratnik eta Domen Novak ere irtengo dira ostiralean Budapesten (Hungaria), Giroko lehen etapan, bai eta Jasha Sutterlin eta Phil Bauhaus esprinterra ere.

Albisteak (2)