4. etapa
'Superman' Lopezek Giroa utzi behar izan du eroriko baten ondoren
I. G. | EITB MEDIA
Astanako txirrindulari kolonbiarrak Italiako Giroa utzi du aldakako lesio batengatik, laugarren etapako lehen kilometroetan erorikoa izan ostean.
Miguel Angel 'Superman' Lopez (Astana) kolonbiarrak Italiako Giroa utzi du aldakako lesio batengatik, laugarren etapako lehen kilometroetan erorikoa izan ostean, Avola eta Nicolosi artean, Italiako lasterketako antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Eroriko horretan Simon Yates britainiarra ere izan da, sailkapen nagusiko bigarren sailkatua, eta nahiz eta medikuaren laguntza jaso, errepidean jarraitu ahal izan du.
Astanak sare sozialetan azaldu duenez, "Supermanek lasterketa utzi behar izan du laugarren etapa hasi eta gutxira. Azken egunetan lesioa izan du ezkerreko aldakan".
¿¿ RACE: @giroditalia
— Astana Qazaqstan Team (@AstanaQazTeam) May 10, 2022
Unfortunately, @SupermanlopezN had to abandon shortly after Stage 4 started. During the last few days he was suffering from left hip injury.
We will communicate about more info about rider statement as soon as we get more from team doctor.#Giro pic.twitter.com/C7qh76gFHt