Italiako Giroa, 6. etapa
Arnaud Démarek bigarren garaipena kateatu du, esprint estu batean
Agentziak | EITB Media
Sailkapen nagusian, Juan Pedro Lopezek (Trek-Segafredo) lider jarraitzen du, eta Lennard Känma alemaniarra bigarren da, 38 segundora.
Arnaud Démarek (Groupema) bigarren etapa garaipena jarraian lortu du Italiako Giroan, seigarren etapa esprint estu batean irabazita. Sailkapen nagusian ez da aparteko aldaketarik eta Juan Pedro Lopez espainiarrak lehen postuan jarraitzen du.
Diego Rosa italiarra izan da jardunaldiko protagonista. Lehen kilometroetan alde egin du talde nagusitik eta hainbat kilometro bakarrean egin ostean, helmugarako 29 kilometrora harrapatu du talde nagusiak.
Esprintaren irabazlea 'foto finish'aren laguntzarekin erabaki dute, Démare eta Caleb Ewan aldi berean sartu baitira helmugan.
Sailkapen nagusian, Juan Pedro Lopez líder da eta Lennard Känma alemaniarra bigarren, 38 segundora. Pello Bilbao zortzigarren dago, 1:56 ra.
6. ETAPA:
Etapako sailkapena:
1-. DÉMARE Arnaud Groupama - FDJ 5:02:33
2-. EWAN Caleb Lotto Soudal +0:00
3-. CAVENDISH Mark Quick-Step Alpha Vinyl Team +0:00
4-. GIRMAY Biniam Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:00
5-. NIZZOLO Giacomo Israel - Premier Tech +0:00
6-. BAUHAUS Phil Bahrain - Victorious +0:00
7-. VENDRAME Andrea AG2R Citroën Team +0:00
8-. CONSONNI Simone Cofidis +0:00
9-. ALBANESE Vincenzo EOLO-Kometa +0:00
10-. THEUNS Edward Trek - Segafredo +0:00
Sailkapen nagusia:
1-. LÓPEZ Juan Pedro Trek - Segafredo 23:23:40
2-. KÄMNA Lennard BORA - hansgrohe +0:38
3-. TAARAMÄE Rein Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:58
4-. YATES Simon Team BikeExchange - Jayco +1:42
5-. VANSEVENANT Mauri Quick-Step Alpha Vinyl Team +1:47
6-. KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +1:51
7-. ALMEIDA João UAE Team Emirates +1:54
8-. BILBAO Pello Bahrain - Victorious +1:56
9-. PORTE Richie INEOS Grenadiers +2:04
10-. BARDET Romain Team DSM +2:06
11 - CARAPZ Richard (INEOS) + m. t.
12- LANDA Mikel (Bahrain Victorious) + 2'15"