Itxi

6. etapa

Rubianok merezitako garaipen handia lortu du Porto Sant'Elpidion

Erredakzioa

Androni taldeko txirrindularia bakarrik heldu da helmugara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Miguel Angel Rubiano (Androni) Kolonbiako txirrindulariak Italiako Giroaren seigarren etapa irabazi du bakarka. 210 kilometroko ibilbideak Urbino eta Porto Sant'Elpidio lotu ditu. Bestalde, Adriano Malori Lampre taldeko txirrindulari italiarrak maglia arrosa bereganatu du.

27 urteko Rubiano 15 txirrindulariko talde batean indartsuena izan da. Ihesaldiko taldea txikitzen joan da ibilbideko mendateak gainditu ahala eta kolonbiarra bakarrik geratu da helmugarako 35 kilometro falta zirenean.

Hortik aurrera Rubiano itzuli handi batean lortu duen aurreneko garaipenaren bila joan da eta atzeko lau txirrindulariek ezin izan dute harrapatu: Golas (Omega Pharma), Dyachenko (Astana), Malori (Lampre) eta Benedetti (NetApp). Bien bitartean, tropelak etsi egin du, izan ere, ihesaldiaren aldea ez zen hiru minututik jaisten.

Rubianok 5 ordu, 38 minutu eta 30 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko, atzeko laukoteak minutu bat eta bederatzi segundo gehiago behar izan ditu. Hala ere, Adriano Malorik lidertzaren saria jaso du ihesaldian. Tropelak minutu bat 50 segundo geroago gurutzatu du helmuga.

Zazpigarren etapak Recanati eta Rocca di Cambio lotu eta 205 kilometro ditu.

6. etapa:
1. Miguel Angel Rubiano (Androni-Giocattoli) 5:38:30
2. Adriano Malori (Lampre-ISD) 1:10
3. Michal Golas (Omega Pharma-Quick Step) d.b.
4. Alexandr Dyachenko (Astana) d.b.
5. Cesare Benedetti (NetApp) d.b.
6. Daryl Impey (Orica-GreenEDGE) 1:51
7. Filippo Pozzato (Farnese Vini) d.b.
8. Fabio Sabatini (Liquigas-Cannondale) d.b.
9. Francisco Ventoso (Movistar Team) d.b.
10. Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-Quick Step) d.b.


Sailkapen orokorra:

1. Adriano Malori (Lampre-ISD)
2. Michal Golas (Omega Pharma-Quick Step) 15
3. Ryder Hesjedal (Garmin-Barracuda) 17
4. Miguel Angel Rubiano (Androni-Giocattoli) 30
5. Christian Vandevelde (Garmin-Barracuda) 32
6. Joaquim Rodríguez (Katusha) 36
7. Peter Stetina (Garmin-Barracuda) 37
8. Dani Moreno (Katusha) 39
9. Enrico Gasparotto (Astana) 39
10. Luke Roberts (Saxo Bank) 41



Albisteak (5)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)