MAIATZAK 18, ASTEAZKENA
2022ko Italiako Giroko 11. etaparen profila eta ibilbidea: Santarcangelo di Romagna – Reggio Emilia (203 km)
EITB MEDIA
Aukera bikaina izango dute tropeleko azkarrenek etaparen garaipena euren artean lehiatzeko; dena den, txirrindulariek kontu handiz ibili beharko dute erorikoak saihesteko, ibilbidean hainbat oztopo aurkituko baitituzte
Maiatzaren 18an, asteazkenean, Italiako Giroko 11. etapa Santarcangelo di Romagnan hasi eta Reggio Emilia Parmigiano Reggiano Food Stagen bukatuko da. Txirrindulariek 203 kilometroko ibilbide laua izango dute aurretik.
Emilia-Romañako errepideetan zehar egingo den jardunaldia egokia da esprinterako. Aukera bikaina izango dute tropeleko azkarrenek etaparen garaipena euren artean lehiatzeko; dena den, txirrindulariek kontu handiz ibili beharko dute erorikoak saihesteko, ibilbidean hainbat oztopo aurkituko baitituzte; besteak beste, oinezkoen babesguneak, biribilguneak eta bidegurutzeak.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 12:10etik aurrera. ETB4k 14:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:10etik etapa amaitu arte ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 10. etaparen profila | Ikusi 12. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 11. etapa (maiatzak 18)
Ibilbidea: Santarcangelo di Romagna – Reggio Emilia
Distantzia: 203 km
Hasiera-ordua: 12:20
Amaiera-ordua: 17:01 (45 km/h) |17:14 (43 km/h) | 17:27 (41 km/h)