MAIATZAK 19, OSTEGUNA
2022ko Italiako Giroko 12. etaparen profila eta ibilbidea: Parma – Genova (204 km)
EITB MEDIA
Txirrindulariek hiru mendate gainditu beharko dituzte jardunaldian zehar, denak hirugarren mailakoak. Egun aproposa izan daiteke ihesaldia garaipena lortzeko aukerekin iristeko.
Maiatzaren 19an, ostegunean, Italiako Giroko 12. etapa jokatuko da. Parman hasi eta Genovan amaituko dena, 204 kilometroko ibilbidearekin.
Txirrindulariek hiru mendate gainditu beharko dituzte jardunaldian zehar, denak hirugarren mailakoak. Egun aproposa izan daiteke ihesaldia garaipena lortzeko aukerekin iristeko.
Etapako lehen mendatea Passo del Bocco izango da, eta, hura igo ostean, 106 kilometro faltako dira helmugara iristeko. Colletta de Boasi da ibilbideko bigarren mendatea, amaieratik 52 kilometrora kokatuta egongo dena. Bukatzeko, Valico di Trensasco igoerarekin egingo dute topo. Behin igoera amaituta, 31 kilometro geratuko dira helmugaraino.
Azken bi kilometroek goranzko joera txikia dute, eta azken zuzenguneak % 2ko maldatxoa dauka.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 11:40tik aurrera. ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:10etik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 11. etaparen profila | Ikusi 13. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 12. etapa (maiatzak 19)
Ibilbidea: Parma – Genova
Distantzia: 204 km
Hasiera-ordua: 11:50
Amaiera-ordua: 16:55 (42 km/h) | 17:11 (40 km/h) | 17:28 (38 km/h)
Mendiko saria: Passo del Bocco (3. mailakoa), 97,6. kilometroan; La Colleta (3. mailakoa), 151,7. kilometroan; eta Valico di Trensasco (3. mailakoa), 173,4. kilometroan.