Itxi

MAIATZAK 20, OSTIRALA

2022ko Italiako Giroko 13. etaparen profila eta ibilbidea: Sanremo – Cuneo (150 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Tropelak 150 kilometroko ibilbideari egin beharko dio aurre, hau da, lasterketako bigarren jardunaldirik laburrenari, eta apenas aurkituko dute zailtasunik ibilbidean zehar.

2022ko Italiako Giroko 13. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 13. etapa Sanremo eta Cuneo artean egingo da maiatzaren 20an, eta txirrindulariek 150 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre, hau da, ekitaldi honetako bigarren jardunaldirik laburrenari, eta apenas aurkituko dute zailtasunik ibilbidean zehar.

Izan ere, hirugarren mailako Colle di Nava da etapako mendate bakarra. Behin igoera hori gaindituta, tropelak 100 kilometroko ibilbide gehienbat laua izango du amaierara iritsi arte.

Helmuga Cuneoko alde zaharrean kokatuta dago, eta azken 800 metroak galtzada-harrizkoak dira, goranzko joerarekin.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 13:10etik aurrera. ETB4k 14:00etatik 15:10era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:10etik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 12. etaparen profila | Ikusi 14. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2022ko Italiako Giroko 13. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 13. etapa (maiatzak 20)

Ibilbidea: Sanremo – Cuneo

Distantzia: 150 km

Hasiera-ordua: 13:20

Amaiera-ordua: 17:04 (43 km/h) | 17:15 (41 km/h) | 17:27 (39 km/h).

Mendiko saria: Colle di Nava (3. mailakoa), 54,1. kilometroan.

Albisteak (11)

Informazio gehiago (1)