MAIATZAK 21, LARUNBATA
2022ko Italiako Giroko 14. etaparen profila eta ibilbidea: Santena – Turin (147 km)
EITB MEDIA
Igoeraz eta jaitsieraz beteriko jardunaldi arriskutsua, bost mendate puntuagarri izango dituena; horietako bi birritan igoko dira, zirkuitu moduko batean. Egun egokia izan daiteke sailkapen nagusiko goialdean ezustekoren bat egoteko.
Maiatzaren 21ean Italiako Giroko 14. etapa jokatuko da, Santena eta Turin artekoa. Txirrindulariek 147 kilometroko ibilbidea duen etapa laburra (aurtengo ekitaldiko laburrena, erlojupekoak kontuan hartu gabe), baina gogorra bete beharko dute. Izan ere, hirugarren mailako mendate bat eta bi aldiz igo beharreko bigarren mailako beste bi gainditu beharko dituzte parte-hartzaileek.
Jardunaldiko lehen zailtasuna 36. kilometroan agertuko da, hirugarren mailako Il Pilonetto mendatea, alegia. Ondoren, txirrindulariek bi aldiz igoko dituzte Superga (2. maila) eta Colle Maddalena (2. maila) mendateak. Lehena 5 kilometroko igoera da, batez besteko % 10eko maldekin; bigarrena, aldiz, laburragoa baina gogorragoa da, batez besteko % 20ko erripak baititu.
Colle Maddalena bigarrenez igo ostean, 11,8 kilometro geratuko dira helmugara arte, jaitsiera azkar eta teknikoan.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 12:50etik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 13. etaparen profila | Ikusi 15. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 14. etapa (maiatzak 21)
Ibilbidea: Santena – Turin
Distantzia: 147 km
Hasiera-ordua: 13:00
Amaiera-ordua: 17:00 (39 km/h) | 17:14 (37 km/h) | 17:30 (35 km/h).
Mendiko saria: Il Pilloneto (3. mailakoa), 43,3. kilometroan; Superga (Bric del Duca) (2. mailakoa), 83,2. kilometroan; Colle della Madalena (2. mailakoa), 96,7. kilometroan; Superga (Bric del Duca) (2ª. mailakoa), 113,7. kilometroan; eta Colle della Madalena (2. mailakoa), 135,2. kilometroan.