Italiako Giroa, 13. etapa
Dèmarek hirugarren etapa garaipena lortu du, eta Juanpe Lopezek lider jarraitzen du
Agentziak | EITB MEDIA
Frantziarra azkarrena izan da esprintean, Phil Bauhaus (Bahrain Victorious) alemaniarraren eta Mark Cavendish (Quick Step) britainiarraren aurretik.
Arnaud Dèmare (Groupama) frantziarra gailendu da Italiako Giroko 13. etapan Sanremo eta Cuneo artean 150 kilometro ibilbidea egin ostean. Dèmarek aurtengo edizioan lortzen duen hirugarren etapa garaipena da. Sailkapen nagusian, Juan Pedro Lopez (Trek) espainiarrak lider jarraitzen du.
Dèmarek 3 ordu, 18 minutu eta 16 segundoko denbora egin du, Phil Bauhaus (Bahrain Victorious) alemaniarraren eta Mark Cavendish (Quick Step) britainiarraren aurretik.
Juan Pedro Lopezek beste egun batez eutsi dio maglia arrosari eta 12 segundoko aldea ateratzen die Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrari eta Joao Almeida portugaldarrari (UAE Emirates). Romain Bardet frantziarrak lasterketa utzi du, gaixotasun baten ondorioz.
Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa seigarren da, eta Pello Bilbao, bederatzigarren.
Larunbatean, hamalaugarren etapa jokatuko dute, 147 kilometrokoa, Santena eta Torino artean.
Etapako sailkapena:
1 - DÉMARE Arnaud (Groupama) 3:18:16
2 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.
3 - CAVENDISH Mark (Quick-Step) d.b.
4 - GAVIRIA Fernando (UAE) d.b.
5 - DAINESE Alberto (Team DSM) d.b.
6 - CONSONNI Simone (Cofidis) d.b.
7 - DE BONDT Dries (Alpecin-Fenix) d.b.
8 - NIZZOLO Giacomo (Israel) d.b.
9 - VENDRAME Andrea (AG2R) d.b.
10 - BAYER Tobias (Alpecin) d.b.
Sailkapen nagusia:
1 - LÓPEZ Juan Pedro (Trek) 54:37:23
2 - CARAPAZ Richard (INEOS) +0:12
3 - ALMEIDA João (UAE) d.b.
4 - HINDLEY Jai (BORA) +0:20
5 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +0:28
6 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:29
7 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +0:54
8 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +1:09
9 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:22
10 - VALVERDE Alejandro (Movistar) +1:23