14. etapa
Simon Yatesek irabazi du etapa, azken kilometroetan nagusituz
I. G. | EITB Media
Carapaz hirugarren helmugaratu da, sailkapen nagusian Juanpe Lopez gaindituta, eta maglia arrosa eskuratu du.
Simon Yates (BikeExchange) britainiarrak irabazi du Italiako Giroko 14. etapa, eta Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak maglia arrosa kendu dio Juanpe Lopez (Trek Segafredo) espainiarrari.
Mikel Landa eta Pello Bilbao Bahraingo txirrindulariak lasterketa irabazteko lehian izan dira, baina ezin izan dute Carapazek hasieran ezarritako erritmoa jarraitu, eta 7. eta 8. postuetan helmugaratu dira, hurrenez hurren.
Yatesek erasoa jo du lau kilometro baino gehixeago falta zirenean, tarteko esprintean, eta Bora taldeak eta Carapazek bilatu duten garaipena lortu du. Azken honek hirugarren bukatu du lasterketa, Jai Hindlay (Bora) australiarraren atzetik.
Juanpe Lopez liderrak ezin izan dio Carapazen bigarren erasoari eutsi, 30 gradu inguruko tenperaturarek izan dituen egunean. Alejandro Valverde (Movistar) laster geratu da atzean, bizikletarekin arazo bat izan ostean.
Igande honetan, Alpeetako etapa zorrotza izango dute txirrindulariek, Aostako haranean, Rivarolo Canavese eta Cogne artean, lehen mailako bi mendaterekin, Pila-Les Fleurs eta Verrogne, eta bigarren mailako beste batekin, Cogne-Centro.
14. ETAPA
Etapako sailkapena:
1 - YATES Simon (BikeExchange) 3:43:44
2 - HINDLEY Jai (BORA) +0:15
3 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b..
4 - NIBALI Vincenzo (Astana) d.b.
5 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +0:28
6 - ALMEIDA João (UAE) +0:39
7 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:51
8 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.
9 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +1:10
10 - LÓPEZ Juan Pedro (Trek) +4:25
Sailkapen nagusia:
1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 58:21:28
2 - HINDLEY Jai (BORA) +0:07
3 - ALMEIDA João (UAE) +0:30
4 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:59
5 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +1:01
6 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:52
7 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +1:58
8 - NIBALI Vincenzo (Astana) +2:58
9 - LÓPEZ Juan Pedro (Trek) +4:04
10 - VALVERDE Alejandro (Movistar) +9:06