Itxi

ASTEAZKENA, MAIATZAK 25

2022ko Italiako Giroko 17. etaparen profila eta ibilbidea: Ponte Di Legno – Lavarone (168 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lasterketa Passo del Tonalerainoko goranzko tarte batekin hasiko da, eta, ondoren, 70 kilometro baino gehiagoko tarteari egin beharko diote aurre, beti beherantz.

Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 17. etapa maiatzaren 25ean jokatuko da. Txirrindulariek Ponte Di Legno eta Lavarone arteko 168 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Etapak hiru mendate izango ditu; bat 3. mailakoa, eta bi lehen mailakoak.

Hasieran igoera txiki bat dago Passo del Tonaleko tontorrera arte. Gero, beheranzko joera duen 70 kilometroko ibilbideak Giovo 3. mailako mendatearen hasierara eramango ditu Giroko parte-hartzaileak. Zailtasun handirik ez duen mendatea da Giovo.

Ondoren, Pergine Valsuganan sartuko da lasterketa, eta hortik aurrera txirrindulariek azken bi mendateekin topo egingo dute.

Lehenengo, 129 kilometroan kokatuta dagoen Valico del Vetriolo igo beharko dute; 11,8 kilometroko igoera da, batezbesteko % 7,7ko maldekin. Valico del Vetriolo jaitsi, eta jarraian dator Menador mendatea: 7,8 kilometroko igoera, batezbesteko % 9,9ko maldekin.

Menadorrekoa jaitsiera azkarra da, eta etapako azken 700 metroek goranzko joera dute.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 12:20tik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 16. etaparen profila | Ikusi 18. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 17. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it


FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 17. etapa (maiatzak 25)

Ibilbidea: Ponte di Legno – Lavarone

Distantzia: 168 km

Hasiera-ordua: 12:30.

Amaiera-ordua: 16:56 (39 km/h) |17:13 (37 km/h) | 17:31 (35 km/h).

Mendiko saria: Giovo (3. mailakoa), 85,8. kilometroan; Passo del Vetriolo (1. mailakoa), 134,3. kilometroan; eta Monterovere (1. mailakoa), 160,1. kilometroan.

Albisteak (15)

Informazio gehiago (1)