15. etapa
Giulio Cicconek bereganatu du etapa aparteko ihesaldiarekin
I. G. | EITB Media
Faboritoen taldea irabazlearengandik 7:47ra iritsi da helmugara, eta Carapazek maglia arrosa mantendu du, Jai Hindley australiarrarekiko 7 segundoko aldearekin.
Giulio Ciccone (Trek Segafredo) italiarrak irabazi du Italiako Giroko 15. etapa, Rivarolo Canavese eta Cogne artean (177 km).
Ciccone, eguneko ihesaldi ugariko indartsuena, bakarrik helmugaratu zen, 4:37:41eko denborarekin, 1:31 minutuko aldearekin Santiago Buitrago kolonbiarrari (Bahrain Victorious).
Faboritoen taldea irabazlearengandik 7:47ra iritsi da helmugara, eta Carapazek maglia arrosa mantendu du, Jai Hindley australiarrarekiko 7 segundoko aldearekin.
Giroak hirugarren eta azken atseden eguna izango du astelehen honetan, lasterketaren aste erabakigarriari aurre egin aurretik. Lasterketa asteartean itzuliko da Salò eta Aprica arteko 16. etaparekin, 202 km-koa.
15. ETAPA
Etapako sailkapena
1 - CICCONE Giulio (Trek) 4:37:41
2 - BUITRAGO Santiago Bahrain) +1:31
3 - PEDRERO Antonio (Movistar) +2:19
4 - CARTHY Hugh (EF) +3:09
5 - TUSVELD Martijn (DSM) +4:36
6 - COVILI Luca (Bardiani) +5:08
7 - TESFATSION Natnael (Drone Hopper) +5:27
8 - MOLLEMA Bauke (Trek) d.b.
9 - LEEMREIZE Gijs (Jumbo) d.b.
10 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +6:06
Sailkapen nagusia
1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 63:06:57
2 - HINDLEY Jai (BORA) +0:07
3 - ALMEIDA João (UAE) +0:30
4 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:59
5 - POZZOVIVO Domenico (Intermarche) +1:01
6 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:52
7 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +1:58
8 - NIBALI Vincenzo (Astana) +2:58
9 - LOPEZ Juan Pedro (Trek) +4:04
10 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +8:02