Itxi

GIRO DONNE 2022

Annemiek van Vleutenek hirugarren aldiz irabazi du Italiako Giroa

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Herbeheretarrak "maglia rosa" jantzi du hirugarren aldiz amaierako podiumean, 2018 eta 2019ko ekitaldietan egin bezala. 

Annemiek Van Vleuten podiumean. Argazkia: @Movistar_Team

Annemiek van Vleutenek bere hirugarren Italiako Giroa irabazi du. Movistarreko txirrindulariak 2018 eta 2019. urteko ekitaldiak irabazi zituen.

Herbeheretarrak "maglia rosa" jantzi zuen lehenengoz 4. etapa irabazi ostean eta lidertzan mantendu da gaur jokatutako azken eta hamargarren etapara arte. Gaurko etapa Chiara Consonni italiarrak irabazi du. Sailkapen nagusiaz aparte, 39 urteko txirrindulariak bi etapa irabazi ditu.

Hiru aldiz munduko txapelduna izandakoarekin batera, Marta Cavalli italiarra eta Mavi García espainiarra igo dira podiumera.

Albisteak (1)