Itxi

18. etapa

Guardinik Cavendish gainditu du helmugan

Erredakzioa

Farnese Vini taldeko italiarrak garaipen paregabea eskuratu du munduko txapeldunare eta Roberto Ferrariren aurretik. Joaquim Rodriguezek lider jarraitzen du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Andrea Guardinik (Farnese Vini) irabazi du 2012ko Giroko 18. etapa (San Vito de Cadore-Vedelago, 149 kilometro) eta Joaquim Rodriguezek jarraitzen du ‘maglia’ arrosarekin. 22 urteko esprinter italiarrak 7 garaipen lortu ditu aurten, eta Mark Cavendish munduko txapelduna bikain gainditu du Vedelagoko helmugan. Roberto Ferrari (Androni Giocattoli) hirugarren izan da eta Roberto Hunter laugarren.

Faboritoek etapa lasaia izan dute, eta hurrengo bi jardunaldietarako indarrak gorde dituzte. 19. eta 20. etapek mendia izango dute protagonista eta Giroa erabakita uzteko abagunea izango dute txirrindulariek. Joaquim Rodriguezek (Katusha) 30 segundoko aldea ateratzen dio oraindik Ryder Hesjedali (Garmin). Hirugarren, Ivan Basso(Liquigas) da minutu bat eta 22 segundora. Beñat Intxaustik seigarren jarraitzen du 3 minutu eta 4 segundora.

Bihar, bost mendate gainditu beharko ditu tropelak Treviso eta Alpe di Pampeago arteko ibilbidean.


18. etapa:

1 Andrea GUARDINI ITA FAR 3:00:52
2 Mark CAVENDISH GBR SKY +0
3 Roberto FERRARI ITA AND +0
4 Robert HUNTER RSA GRM +0
5 Lucas Sebastian HAEDO ARG SAX +0
6 Giacomo NIZZOLO ITA RNT +0
7 Alexander KRISTOFF NOR KAT +0
8 Francesco CHICCHI ITA OPQ +0
9 Geoffrey SOUPE FRA FDJ +0
10 Dennis VANENDERT BEL LTB +0
11 Fabio SABATINI ITA LIQ +0
12 Danilo WYSS SUI BMC +0
13 Fumiyuki BEPPU JPN OGE +0
14 Jens KEUKELEIRE BEL OGE +0
15 Ben GASTAUER LUX ALM +0

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)