Adierazpenak
Garaipena ez duela erraz lortu aitortu du Ryder Hesjedalek
Redacción
Garaipena eskura erlojupekoaren azken kilometroetan bakarrik ikusi zuela aitortu du Kanadako txirrindulariak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ryder Hesjedal poz-pozik agertu da 2012ko Italiako Giroa irabazi eta gero. Kanadarrak Joaquim "Purito" Rodriguezen aurretik irabazi du, baina garaipena eskura erlojupekoaren azken kilometroetan bakarrik ikusi zuela aitortu du.
"Deskribatzeko zaila da, errelalitate bihurtutako ametsa da. Elástico arrosa jantzi nuenetik banekien proba irabazteko aukerak nituela", adierazi du Hesjedalek malkoen artean.
"Estrategikoki arriskuak hartu ditut eta une zailak izan ditut, baina merezi izan du. Erlojupekoa zen gakoa", gaineratu du.