LARUNBATA, MAIATZAK 13
Italiako Giroaren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Terni-Fossombrone (207 kilometro)
EITB MEDIA
Lehen asteko azken-aurreko etapa izango da. Ibilbidearen lehen zatia laua da, baina azken kilometroak igoera eta jaitsiera bortitzez josita daude.
2023ko Italiako Giroak zortzigarren etapa jokatuko du maiatzaren 13an, larunbatean. Lehen asteko azken-aurrekoa izango da. Txirrindulariek Terni eta Fossombrone arteko 207 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre; guztira, 2.500 metroko desnibel pilatua du.
Lehen zatia laua da, baina, 150 kilometro gainditu ostean, Cappuccini 4. mailako mendatearekin topatuko dira txirrindulariak. Cappuccinik 2,8 kilometroko igoera du, baina % 12 eta % 19ko maldatxoak ere baditu.
Capuccini jaitsita, Monte delle Cesane 2. mailako mendatea igotzen hasiko dira. Hau, 7,8 kilometroko igoera da batezbesteko, % 6,5eko penditzarekin. Hala ere, zati batzuetan % 18ko maldak ditu.
Helmugarako 10 kilometro falta direnean, berriz igoko dute Capuccini. Ondoren, 5 kilometroko jaitsiera izango dute aurretik, eta, geroago, 1,5 kilometroko ibilbide laua. Hori bai, azken 700 metroek goranzko joera dute.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 11:40tik aurrera; ETB4k 14:00etik 15:00era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:00etatik etapa amaitu arte.
Ikusi 7. etaparen profila | Ikusi 9. etaparen profila
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (maiatzak 13)
Ibilbidea: Terni - Fossombrone
Distantzia: 207 km
Desnibel pilatua: 2.500 m
Irteera ordua: 12:00
Iristsiera ordua: 16:54 (42 km/h) | 17:11 (40 km/h) | 17:29 (38 km/h).
Mendiko saria: I Cappuccini (4. mailakoa), 156,8 kilometroan; Monte delle Cesane (2. mailakoa), 170,6. kilometroan; I Cappuccini (4. mailakoa), 201,1. kilometroan.