Lehen positiboa covid-19an
Arkea taldeko Clement Russo, covid-19an positibo eman eta 2023ko Italiako Giroa utzi duen lehen txirrindularia
EITB MEDIA
Giroa larunbatean hasi zenetik, frantziar ziklistarena da antzeman duten covid-19ko aurreneko kasua.
Arkea-Samsic taldeko Clement Russo txirrindulari frantziarrak positibo eman du covid-19an, eta, hortaz, 2023ko Italiako Giroa utzi du, Frantziako taldeak ostegunean jakitera eman duenez.
Clément Russo, testé positif au Covid-19, ne prendra pas le départ de la 6ème étape du Giro d’Italia.
— Team Arkéa Samsic (@Arkea_Samsic) May 11, 2023
Bon rétablissement Clément ¿ pic.twitter.com/Us4UVDkyd3
28 urteko txirrindularia larunbatean hasi zen Giroan covid-19an positibo eman duen aurreneko ziklista da. DSM taldeko Andreas Leknessund dago sailkapen nagusiko lehen postuan, eta Russo 107. postuan zegoen, 29 minutu eta 16 segundora.
Probak seigarren etapa du ostegunean. Etapa Napolin hasi eta amaituko da, eta 162 kilometroko ibilbidea izango du. EITBk osorik emango du lasterketa, eitb.eus-en, eta kilometro erabakigarriak telebistaz jarraitu ahalko dira, 14:30etik 15:10era, ETB4n, eta 15:10etik aurrera, ETB1en.