Larunbata, maiatzak 27
Italiako Giroaren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Tarvisio-Monte Lussari (18,6 km, erlojupekoa)
EITB MEDIA
Azken-aurreko etapa denez, litekeena da lasterketako irabazle berria azken erlojupekoan erabakita geratzea; beraz, txirrindulariek indarrak gorde beharko dituzte hasieran, igoeran onena eman ahal izateko.
2023ko Italiako Giroko hogeigarren etapa maiatzaren 27an jokatuko da, larunbatean, eta 18,6 kilometroko ibilbidea izango du, Tarvision hasi eta Lussari mendian amaituko dena, 1.050 metroko desnibelarekin.
Banakako etapa hau bi zatitan banatuta dago argi eta garbi: lehenengo 11 kilometroetan ibilbide erosoa eta hortik aurrera 7,3 kilometroko igoera aldapatsua, % 12,1eko inklinazioarekin (% 22ko maximoarekin) Lussari mendira iritsi arte, lehen mailako mendatea.
Azken-aurreko etapa denez, litekeena da lasterketako irabazle berria azken erlojupekoan erabakita geratzea; beraz, txirrindulariek indarrak gorde beharko dituzte hasieran, igoeran onena eman ahal izateko.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ondorengo ordutegietan: eitb.eus-en, etapa oso-osorik ikusteko aukera izango da, 11:20tik aurrera; telebistako emanaldia 15:00etan hasiko da, ETB1en, etapa amaitu arte.
Ikusi 19. etaparen profila | Ikusi 21. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FICHA TÉCNICA:
Etapa: 20. etapa (maiatzak 27)
Ibilbidea: Longarone - Tre Cime Di Lavaredo
Distantzia: 18,6 km
Goranzko desnibel metatua: 1.050 m
Irteera ordua: 11:20
Iritsiera ordua: 18:50
Mendiko saria: