Giro Donne 2023
Giro Donneko lehen etapa bertan behera geratu da euriteengatik
EITB Media
Emakumeen mailako 2023ko Italiako Giroko estreinako etapa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek Chianciano izandako euriteengatik.
2023ko Giro Donneko lehen etapa bertan behera geratu da, ostiral honetan, ekainaren 30ean, euriteengatik. Izan ere, Chiancianon, lehen etapako abiapuntu eta amaierako herrian, euria eta kazkabarra izan da protagonista; ondorioz, antolatzaileek erabaki dute estreinako etapa bertan behera uztea.
Emakumeen mailako Italiako Giroa erlojupekoarekin zen hastekoa, eta hala izan da. Txirrindulari batzuk abiatu dira, baita helmugaratu ere, nahiz eta proba eten egin behar izan duten behin baino gehiagotan.
Adibidez, Annemiek van Vleuten egungo txapelduna eta garaipena bereganatzeko faborito nagusia denak, erlojupekoa amaitu ahal izan du. Movistar taldekoak ordura arteko marka onena egin du (5:42).
Hala ere, 100 ziklista geratu dira irten gabe. Beraz, markek ez dute baliorik izan, eta 2023ko Giro Donne lasterketaren hasiera ofiziala uztailaren 1ean izango da.