2. ETAPA
Wiebesek irabazi du bigarren etapa eta Van Vleutenek lider jarraitzen du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Etapa lauak txirrindulariek sailkapen nagusian zeuzkaten postuak mantentzea ahalbidetu du.
Lorena Wiebes herbeheretarrak (SD Worx) irabazi du igande honetan emakumezkoen Italiako Giroko bigarren etapa. Ibilbidea 118,2 kilometrokoa izan da, Formigine eta Modena hirien artean, eta Annemiek van Vleutenek (Movistar) sailkapen orokorreko lehen postua mantendu du.
Mavi Garcia (Teqfind) mallorcarrak eta Ane Santesteban (Jayco) gipuzkoarrak sailkapen nagusian txirrindulari hoberenen artean jarraitzen dute.
Etapa laua izan da eta horrek ia tropel osoa helmugara batera heltzea ahalbidetu du. Horrenbestez, txirrindulariek sailkapenean zeuzkaten postuak mantendu dira, Garcia laugarren eta Santesteban zazpigarren direlarik.
Wiebes lehena heldu da helmugara, Marianne Vos (Jumbo) herrikidearen eta Chloe Dygert estatubatuarraren (Canyon) aurretik, 2:52:33ko denborarekin, ia tropel osoa heldu den denbora berdina.
Annemiek van Vleutenek sailkapen nagusiko lehen postua mantendu du, Cecilie Ludwig (Suez) danimarkarrari 49 segundoko abantaila aterata eta 51koa Juliette Labous frantziarrari (Firmenich). Mavi Garciak 55 segundora dauka liderra, beste bost txirrindularik duten desabantaila bera, tartean Ane Santesteban.
Etapako sailkapena
1 VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 2:52:33
2 VOS Marianne (Jumbo) d. b.
3 DYGERT Chloe (Canyon) d. b.
4 JASTRAB Megan (DSM) d. b.
5 BARBIERI Rachele (TeqFind) d. b.
6 BAKER Georgia (Jayco) d. b.
7 PIKULIK Daria (Human Powered) d. b.
8 CONSONNI Chiara (UAE) d. b.
9 DIDERIKSEN Amalie (Uno-X) d. b.
10 ZANARDI Silvia (Bepink) d. b.
Sailkapen nagusia
1 VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 5:32:29
2 LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +0:49
3 LABOUS Juliette (DSM) +0:51
4 GARCÍA Mavi (Liv Racing) +0:55
5 LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.
6 EWERS Veronica (EF) d. b.
7 SANTESTEBAN Ane (Jayco) d. b.
8 CAVALLI Marta (FDJ) d. b.
9 MAGNALDI Erica (UAE) d. b.
10 REALINI Gaia (Lidl) +0:59