Itxi

Etapa nagusia

Van Vleutenek Giroko lidergoa sendotu du, Niedermaierrek irabazitako etapan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ane Santesteban 14. postuan helmugaratu da, 3:19ra eta bederatzigarren da sailkapen nagusian. Elisa Longok eroriko latza izan du eta onenekin lehiatzeko aukerarik gabe geratu da.

Italiako Giroko 5. etapa jokatu dute. Argazkia: Efe.

Annemiek Van Vleuten Movistar taldeko txirrindulariak Italiako Giroko sailkapen nagusian duen lidergoa sendotu du, bosgarren etapa jokatuta. Guztira, 105 kilometroko ibilbidea egin dute Salassa eta Ceres artean. Van Vleuten bigarren izan da helmugan Antonia Niedermaier alemaniarraren atzetik.

Giroko etapa nagusia herberehetarrak sailkapenean beste "kolpe" bat emateko aproposa zen, eta horrela izan da. Horrez gain, Elisa Longo aurkari nagusietako batek eroriko latza izan du eta, helmugaratu den arren, azken garaipena lortzeko aukerarik gabe geratu da.

Lasterketaren lehen zatia ekitaldi honetako mendaterik gogorrena igo behar izan dute, eta hortxe Van Vleuten eta sailkapeneko lehen postuetan dauden beste txirrindulari batzuk bakarrik geratu dira lasterketa buruan.

Ondoren, Niedermaierrek erasoa jo du Sant'Ignazio mendatean gora, Van Vleutene eta Longo alemaniarraren bila atera dira. Helmugarako kilometro gutxi geratzen ziren eta jaitsieran asko arriskatu behar izan dute.

Biek arazoak izan dituzte jaitsiera horretan, baina Longo izan da erorikoa izan duena. Bizikletara berriro igotzea eta helmugaratzea lortu badu ere, sailkapen nagusiari begira aukerarik gabe geratu da eta ikusteke dago asteazkenean irteeran izateko moduan izango den ala ez.

Azkenik, Niedermaierrek bere lehen garaipena lortu du Italiako Giroan, 3 ordu, 14 minutu eta 2 segundoko denbora eginda. Van Vleuten bigarren sartu da, 9 segundora.

Niamh Fisher australiarra hirugarren izan da, minutu eta 26 segundora, eta Ane Santesteban 14. helmugaratu da, 3 minutu eta 19 segundora.

6.etapa

Asteazkeneko etapa Canellin hasi eta amaituko da. 105 kilometroko ibilbidea du, ia denak lauak, azken tartean hirugarren mailako hiru mendate dauden arren, azkena helmugan bertan.

Etapako sailkapena

1-. NIEDERMAIER Antonia (Canyon) 3:14:02

2-. VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) + 0:09

3-. FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) + 1:26

4-. LABOUS Juliette (dsm-firmenich) d. b.

5-. EWERS Veronica (EF Education) d. b.

6-. REALINI Gaia (Trek) + 1:32

7-. GARCÍA Mavi (Liv Racing) + 2:01

8-. MAGNALDI Erica (UAE) d. b.

9-. VAN EMPEL Fem (Jumbo) + 2:54

10-. PERSICO Silvia (UAE) d. b.

Sailkapen nagusia

1-. VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 12:19:36

2-. NIEDERMAIER Antonia (Canyon) + 2:07

3-. EWERS Veronica (EF Education) + 2:18

4-. LABOUS Juliette (dsm-firmenich) + 3:00

5-. REALINI Gaia (Trek) + 3:14

6-. GARCÍA Mavi (Liv Racing) + 3:39

7-. MAGNALDI Erica (UAE) d. b.

8-. LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) + 4:29

9-. SANTESTEBAN Ane (Jayco) + 4:57

10-. FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) + 5:03

Albisteak (4)