Asteazkena, maiatzak 8
Italiako Giroko bosgarren etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Genova-Lucca (179 km)
EITB MEDIA
Tropeleko azkarrenek garaipena lehiatzeko beste aukera bat izango dute, aurreko egunekoaren profil oso antzekoa duen etapan. Bi mendate txiki igoko dituzte; azkena, helmugatik 20 kilometrora.
Maiatzaren 8an, asteazkena, Italiako Giroko bosgarren etapa jokatuko da, 179 kilometroko ibilbidearekin, Genovan hasi eta Luccan amaituta.
Txirrindulariak Aurelia Bidetik joango dira, kostaldetik, eta Toscanan sartuko dira. Luccako helmugan, esprinterrek etapa garaipenagatik lehiatzeko aukera izan dezakete euren taldeek lasterketa ondo kontrolatuz gero.
Ibilbidea ez da gogorra. Bi mendate igoko dituzte; lehenengoa, Passo delBracco, hirgarren mailakoa, helmugarako 114 kilometrora, eta bigarrena, Montemagno, laugarren mailakoa, helmugatik 20 kilometrora.
Azken kilometroak ia lauak dira, Montamagno mendatetik behera, Luccako helmugara doan 350 metroko zuzengunera iritsi arte.
2024ko Italiako Giroko bosgarren etapa zuzenean ikus daiteke, osorik, 12:35etik eitb.eus-en, 14:30etik aurrera ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1en.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 5. etapa (maiatzak 8)
Ibilbidea: Genova-Lucca
Distantzia: 179 km
Goranzko desnibel metatua: 1.800 m
Hasiera-ordua: 13:00
Amaiera-ordua: 17:02 (44 km/h) | 17:15 (42 km/h) | 17:28 (40 km/h).
Mendiko saria: Passo del Bracco (3. mailakoa), 62,1. kilometroan; Montemagno (4. mailakoa), 156,9. kilometroan.
AZKEN KILOMETROA