Itxi

Igandea, maiatzak 12

Italiako Giroko 9. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Avezzano-Napoli (214 km)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Atseden egunaren aurreko jardunaldia Giroaren edizio honetako etapa luzeenetakoa da. Mendate puntuagarri bakarra du, 4. mailakoa, eta ibilbidearen zati gogorrena amaieran izango dute.

Italiako Giroaren 9. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko 9. etapa (214 km) maiatzaren 12an, igandez, jokatuko dute, Avezzanon hasi eta Napolin amaituta. Txirrindulariek 12:15ean ekingo diote ibilbideari; aurreikuspenen arabera, helmugara 17:00 eta 17:29 artean iristea espero dute. 107. edizio honetako bigarren etapa luzeena atseden egunaren bezperan korrituko dute.

Etapa bitan zati daiteke, probaren arduradunek webgune ofizialean zehaztu dutenez. Batetik, lehen 180 kilometroak, "amaiera gogorrerako bidean" egingo dituzte; bestetik, azken 35 kilometroak, etapako zorrotzenak izango dira.

Txirrindulariek igoera puntuagarri bakarra izango dute, 4. mailakoa, 178,3. kilometroan: Monte di Procida. Azken hiru kilometroak, berriz, lauak izango dira, Giroko antolatzaileen arabera.

Ikusi EITBn zuzenean Italiako Giroaren 9. etaparen nondik norakoak; eitb.eus-en, 14:00etan, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera, "Ez da Giro" saioan.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroaren 9. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 9. etapa (maiatzak 12)

Ibilbidea: Avezzano-Napoli

Distantzia: 214 km

Goranzko desnibel metatua: 1300 m

Hasiera-ordua: 12:15

Irteera-ordua: 17:00 (45 km/h) | 17:14 (43 km/h) | 17:29 (41 km/h)

Mendiko saria: Monte di Procida (4. mailakoa), 178,3. kilometroan

AZKEN KILOMETROA

Italiako Giroaren 9. etapako azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

Albisteak (3)