Osteguna, maiatzak 23
Italiako Giroko 18. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Fiera di Primiero–Padua (178 km)
EITB MEDIA
Ibilbidea ia erabat laua da, eta iritsiera masiboa espero da. Haizeak azken kilometroak baldintza ditzake.
Ostegunean, maiatzaren 23an, Italiako Giroko 18. etapa jokatuko dute: Fiera di Premieron hasiko da jardunaldia, 694 metroko altueran, eta helmuga Paduan izango dute txirrindulariek (15 metroko altueran). Guztira, 178 kilometro izango dituzte aurretik.
Ibilbidea oso laua eta oztoporik gabea izanik, oso jardunaldi aproposa da tropeleko abiadura-lasterkarientzat.
Lamon mendate xumea da gorabehera bakarra, 17. kilometroan dagoen 4. mailako gaina. Ondoren, aldapa behera doan lautada batetik, profil aldapatsuagoa duen eremu txiki bati egingo diote aurre, Valdobbiadenes. Behin hori pasata, helmugara bidera daramatzaten 110 kilometroak geratuko dira.
Etaparen azken herenean, haizeak eragina izan dezake lasterketan, baina badirudi garaipena esprintean erabakiko dela.
Etapa 13:10ean hastea eta 17:02an amaitzea espero da.
Jardunaldia zuzenean egongo da ikusgai, 12:55ean eitb.eus-en eta 15:00etan, ETB1en.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 18. etapa (maiatzak 23)
Ibilbidea: Fiera di Primiero – Padua
Distantzia: 178 km
Goranzko desnibel metatua: 550 m
Hasiera-ordua: 13:10
Amaiera-ordua: 17:02 (46 km/h) | 17:13 (44 km/h) | 17:24 (42 km/h).
Mendiko Saria: Lamon (4. mailakoa), 17,6. kilometroan
AZKEN KILOMETROAK