Ostirala, maiatzak 24
Italiako Giroko 19. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Mortegliano–Sappada (157 km)
EITB MEDIA
Parte-hartzaileek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietako bi 2. mailakoak, etapako bigarren zatian.
2024ko Italiako Giroaren hemeretzigarren etapa maiatzaren 24an jokatuko dute, ostiralez. 157 kilometroko ibilbidea izango du, Morteglianon hasiko da, 13:10ean, eta Sappadan amaitu, 16:59tik 17:26ra bitartean. Txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 2. mailako bi eta 3. mailako bat; jardunaldiko bigarren zatian daude hirurak, eguneko gogortasuna bigarren zati horretan baitago pilatuta.
107. Italiako Giroaren hemeretzigarren etapa honetako aurreneko mendatea Passo Duron da. 104,9. kilometroan igo beharko dute, eta 2. mailakoa da. Igoera laburra da, 4,4 kilometrokoa, baina oso gogorra; batez beste, % 9,7ko malda du, eta aldapa batzuk % 18koak dira. 121,7. kilometroan, 3. mailako Sella Valcalda iritsiko da, eta azken kilometroetan, 150,8.ean, ziklistek Cima Sappada mendateari egin beharko diote aurre; 2. mailakoa da hori, eta 8,3 kilometroko igoera da. Batezbesteko malda % 4,8koa du, eta aldapa batzuetan % 15ekoa ere bada.
Cima Sappadatik helmugara bitartean, txirrindulariek zazpi kilometro gehiago egin beharko dituzte, jaitsieran; hor zehaztuko da, nolabait, zer ziklistak irabazten duen etapa hau.
Jarraitu zuzenean lasterketaren gaineko emanaldia, EITBn. 13:05ean hasiko da eitb.eus etapa ematen, eta osorik eskainiko dugu bertan; ETB4n, 14:30ean hasiko da, eta ETB1en, "Ez Da Giro" saioan, 15:00etan.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 19. etapa (maiatzak 24)
Ibilbidea: Mortegliano – Sappada
Distantzia: 157 km
Goranzko desnibel metatua: 2.850 m
Hasiera-ordua: 13:10
Amaiera-ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:12 (39 km/h) | 17:26 (37 km/h).
Mendiko saria: Passo Duron (2. mailakoa), 104,9. kilometroan; Sella Valcalda (3. mailakoa), 121,7. kilometroan; Cima Sappada (2. mailakoa), 150,8. kilometroan.
AZKEN KILOMETROAK
CIMA SAPPADA (2. MAILAKOA)