Itxi

Igandea, maiatzak 26

Italiako Giroko 21. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Erroma-Erroma (125 km)

EITB Media

Bederatzi kilometro eta erdiko zirkuitu bati zortzi itzuli eman beharko dizkiote txirrindulariek, Erroman. Ohikoa den moduan, Giroa amaitzea lortu duten parte hartzaileak eta, batez ere, irabazlea omentzeko eguna izango dute. Esprinterrek jokatuko dute azken eguneko garaipen garrantzitsua.

Italiako Giroko azken etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

2024ko Italiako Giroko 21. eta azken etapa maiatzaren 26an izango da, igandean. Erroman hasi eta bukatuta, 125 kilometroko ibilbidea egin beharko dute ziklistek. 107. edizio hau amaitzea lortu duten txirrindulariak omentzea da azken jardunaldiaren xedea, maglia arrosa zein besteak irabazi dituztenak bereziki. Eta, noski, lasterketan jarraitzen duten esprinterrek aukera izango dute ospe handia duen azken etapa borrokatzeko, Italiako hiriburuan.

Ibilbidearen zati handiena Erromako kaleetan barrena egingo dute. Zortzi buelta eman beharko dizkiote bederatzi kilometro eta erdiko zirkuitu bati. 15:35ean hasita, 18:33 eta 18:52 artean amaitzea espero da: hau da, aurrekoak baino beranduago. Hala, Erromako helmugako ospakizuna nabarmendu nahi dute.

Azken etaparen irabazlea esprintean erabakiko da ziurrenik. Mark Cavendish izan zen nagusi iaz, eta txirrindulari azkarrenak borrokatuko dira aurten britainiarraren lekukoa hartzeko.

EITBk zuzenean eskainiko du azken etapa, eitb.eus-en eta ETB1en, 15:20tik aurrera osorik emango baitu.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 21. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 21. etapa (maiatzak 26)

Ibilbidea: Erroma-Erroma

Distantzia: 125 km

Goranzko desnibel metatua: 300 m

Hasiera-ordua: 15:35

Amaiera-ordua: 18:33 (42 km/h) | 18:43 (40 km/h) | 18:52 (38 km/h).

Mendiko Saria: Ez dago

AZKEN KILOMETROAK

Italiako Giroko 21. etapako azken kilometroak. Irudia: giroditalia.it

Albisteak (4)