21. etapa
Tadej Pogacar, 2024ko Italiako Giroko irabazlea
EITB Media
Esloveniarrak irabazi du Giroaren 107. edizioa, guztira sei etapa garaipen bereganatuta. Lasterketako 21. eta azken etapan, Merlierrek bereganatu du garaipena, esprintean nagusituta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) irabazi du 2024ko Italiako Giroa. Esloveniarra jaun eta jabe izan da lasterketaren 107. edizioan; guztira, sei etapa garaipen bereganatu ditu.
Daniel Felipe Martinez (BORA-hansgrohe) izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Geraint Thomas (INEOS-Grenadiers) hirugarren. Pogacarrek 9 minutu eta 56 segundo atera dizkio Martinezi, eta 10 minutu eta 24 segundo, berriz, Thomasi.
Azken etapa, 21.a, Erroman hasi eta bukatu da. Txirrindulariek 125 kilometroko ibilbide lauari egin diote aurre, eta etapa garaipena esprintean erabaki da; Tim Merlier (Soudal Quick-Step) izan da onena azken metroetan. Jonathan Milanek (Lidl-Trek) bigarren postuan gurutzatu du helmugako marra, eta Kaden Groves (Alpecin-Deceuninck) sailkatu da hirugarren.
21. etapako sailkapena:
1 - MERLIER Tim (Soudal Quick) 2:51:50
2 - MILAN Jonathan (Lidl) d. b.
3 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.
4 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.
5 - VAN DIJKE Tim (Visma) d. b.
6 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d. b.
7 - DAINESE Alberto (Tudor) d. b.
8 - LONARDI Giovanni (Polti) d. b.
9 - EWAN Caleb (Jayco) d. b.
10 - GRONDIN Donavan (Arkea) d. b.
Salkapen nagusia:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 76:22:13
2 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (BORA) + 9:56
3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 10:24
4 - O'CONNOR Ben (Decathlon) + 12:07
5 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 12:49
6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 14:31
7 - RUBIO Einer (Movistar) + 15:52
8 - HIRT Jan (Soudal) + 18:05
9 - BARDET Romain (dsm-firmenich) + 20:32
10 - STORER Michael (Tudor) + 21:11