Itxi

Italiako Giroa 2024

Ane Santesteban izango da Laboral Kutxaren liderra Italiako Giroan

AGENCIAS | EITB Media

Leer en Castellano

Errenteriako txirrindulariarekin batera Usoa Ostolaza zarauztarra, Aileen Schweikart alemaniarra eta Nadia Quagliotto, Debora Silvestri, Laura Tomasi eta Cristina Tonetti italiarrak izango dira tropelean.

Ane Santesteban, Laboral Kutxako txirrindularia. ARGAZKIA:EFE

Ane Santesteban gipuzkoarra izango da Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko liderra uztailaren 7tik 14ra jokatuko den Womens World Tourreko emakumezkoen Italiako Giroan. Ion Lazkano eta Peio Goikoetxearen zuzendaritzapean, euskal taldeak "Corsa Rosan" parte hartzeko gonbidapenetako bat jaso zuen ekainaren hasieran RCS Sport antolakuntzarengandik.

Usoa Ostolaza zarauztarra, Aileen Schweikart alemaniarra eta Nadia Quagliotto, Debora Silvestri, Laura Tomasi eta Cristina Tonetti italiarrak dira Errenteriako txirrindulariarekin batera arituko diren sei txirrindulariak.

Hamaikagarren parte-hartzea izango du Santestebanek iaz hamargarren izan zen lasterketan, bederatzigarrena 2018an eta zazpigarrena sailkapen nagusian 2020an.

"Nire hamaikagarren Giroa izango da, baina hau berezia da beste behin talde euskaldun batekin arituko naizelako eta horrek sekulako ilusio egiten dit. Azken asteetan taldeak erakutsi du indartsu dagoela eta ziur nago Giroan ere hori erakutsiko dugula eta emaitza onak lortuko ditugula", nabarmendu du gipuzkoarrak Euskadi Fundazioko taldeak zabaldutako adierazpenean.

Laboral Kutxa bigarren postura igo da kontinental mailako sailkapenean eta 2025eko WorldTour mailako proba guztietarako gonbidapena ematen du horrek. Taldeak emaitza onak lortu zituen Espainiako Txapelketan (Usoa Ostolaza eta Yurani Blanco, urrea eta zilarra, hurrenez hurren, eta Eneritz Vadillo, 23 urtez azpiko irabazle). Halaber, Blancok garaipena eskuratu zuen Eibar Hiria Sari Nagusian eta Ostolazak Pirinioetako Tourrean. 

Albisteak (5)

Bideoak (2)