Itxi

1. ETAPA

Elisa Longo da Giroko lehen liderra, estreinako erlojupekoa irabazita

EITB Media

Leer en Castellano

Elisa Longo Borghinik irabazi du 2024ko Italiako Giroari hasiera eman dion 1. etapako erlojupekoa, eta italiarrak jantzi du liderraren elastikoa. Segundo bat atera dio Grace Brown bigarrenari eta 11 Brodie Chapmani. Usoa Ostolazak irabazlearekiko 1 minutu eta 44 segundora amaitu du.

Elisa Longo Borghiniren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Elisa Longo Borghinik (Lidl-Trek) irabazi du 2024ko Italiako Giroko lehenengo etapa, Brescian hasi eta amaitutako 15,7 kilometroko erlojupekoa, eta italiarrak jantzi du liderraren elastikoa.

Longok 20 minutu eta 37 segundo behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Grace Brown (FDJ-Suez) izan da bigarren, segundo bakarrera, eta Brodie Champman (Lidl-Trek) hirugarren, 11 segundora. Usoa Ostolazak (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) irabazlearekiko 1 minutu eta 44 segundora amaitu du erlojupekoa; Ane Santestebanek (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa), aldiz, 2 minutu eta 19 segundora.

Ondorioz, Elisa Longo Borghini da sailkapen nagusiko liderra; Brown, bigarrena, segundo batera du, eta Champman, hirugarrena, 11ra.

1. ETAPAKO SAILKAPENA ETA SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) 20:37

2 - BROWN Grace (FDJ) +0:01

3 - CHAPMAN Brodie (Lidl) +0:13

4 - NOOIJEN Lieke (Visma) +0:23

5 - KOPECKY Lotte (SD Worx) +0:25

6 - HARTMANN Elena (Roland) +0:28

7 - LABOUS Juliette (DSM) +0:29

8 - EDWARDS Ruth (Human) +0:30

9 - KERBAOL Cédrine (CERATIZIT) +0:38

10 - ADEGEEST Loes (FDJ) d.b.
----------------------------------------------------------------
75 - OSTOLAZA Usoa (Laboral Kutxa) +1:44

115 - SANTESTEBAN ANE (Laboral Kutxa) +2:19

Albisteak (2)