Ofiziala
2025eko Italiako Giroa Albanian hasiko da, maiatzaren 9an
Agentziak | EITB Media
Lehen hiru etapak Albanian jokatuko dira, Durrës, Tirana eta Vlorë inguruan.
2025eko Italiako Giroa Albanian abiatuko da, maiatzaren 9an, eta lehen hiru etapak bertan korrituko dira, Edi Rama Albaniako lehen ministroak aditzera emandakoaren arabera.
Giroaren 108. ekitaldiko aurkezpen ofiziala urtarrilaren 13an egingo dute.
"Italiako Giroak Albania aukeratu du, hainbat hautagairen artean, 2025eko edizioko abiapuntu izateko, eta ekitaldia mundu osoko 200 telebista katek jarraituko dute", esan du Ramak Facebook sare sozialean publikatutako mezuan.
Lehen hiru etapak Albanian jokatuko dira, Durrës, Tirana eta Vlorë inguruan.
"Albania Italia txikia dela esan dut beti, eta orain itsasoz bestaldeko Italia gara, kirol arlotik haratago doan ekitaldia hartuta", gaineratu du Ramak.