MAIATZAK 13, LARUNBATA
Itzulia Women 2023: 2. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia (Gasteiz-Amurrio, 133,2 km)
J. E. | EITB MEDIA
Araban ibiliko da tropela Itzuliaren bigarren etapan. Aurtengo luzeena da, eta bi mendate puntuagarri ditu, 3. mailakoak biak.
133,2 kilometro dituela, Itzulia Women 2023ko bigarren etapa aurtengo luzeena da. Gasteizen hasi eta Amurrion amaituko da, eta ia osorik Araban jokatuko da; hori bai, Bizkaian ere ibiliko dira txirrindulariak, Urduñan hain zuzen. 3. mailako bi mendate igo beharko dituzte ziklistek egunean zehar.
Testuinguru horretan, Gasteiztik abiatuta, txirrindulariak Nanclares Okara joango dira, eta Mimbredora gero. 28. kilometroan, La Tejera igoko dute; 3. mailako mendate horrek hiru kilometroko igoera du, eta batez beste % 6,5 maldak ditu. Barrota eta Subilla Morillas igaroko ditu Itzuliak gero, ondoren Goiuritik Urduñara heltzeko.
87,1. kilometroan, Amurrion, etapako lehen esprint berezia izango da. Malkuartu igo beharko du tropelak, ondoren; 3. mailakoa da, 102,8. kilometroan dago, eta 3,3 kilometro ditu, batez beste % 4,7ko maldekin.
Arespalditzan, 115,9. kilometroan, bigarren esprint berezia egingo dute; jarraian, Lezama igoko dute txirrindulariek, eta puntu garrantzitsua da hori, helmugatik soilik bost kilometrora dagoelako. Hortaz, erabakigarria izan liteke, garaipena nork eskuratzen duen zehazteko edo, gutxienez, hautagai batzuk baztertzeko.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera.
Ikusi lehen etaparen profila | Ikusi hirugarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 2. etapa (maiatzak 13)
Ibilbidea: Gasteiz-Amurrio
Distantzia: 133,2 km
Goranzko desnibel metatua:
Hasiera-ordua: 09:59
Amaiera-ordua: 13:19 (40 km/h) | 13:29 (38 km/h) | 13:41 (36 km/h)
2. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
------------------------------------------------------
2. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
ITZULIA WOMEN 2023KO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 12): Etxebarria – Markina-Xemein (122,2 km)
2. etapa (maiatzak 13): Gasteiz-Amurrio (133,2 km)