Itxi

MAIATZAK 13, OSTIRALA

2022ko Itzulia Women laskerketako 1. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz – Bastida (105,9 km)

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa Arabako lurretan jokatuko da, hiriburutik irten eta Arabako Errioxan dagoen Bastida herrira iritsiz.

2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapak Gasteiz eta Arabako Errioxan dagoen Bastida lotuko ditu 105,9 kilometroko ibilbidean zehar, eta parte-hartzaileek hiru gain puntuagarri igo beharko dituzte euren estreinako jardunean.

Horietako lehendabizikoa Zaldiaran (3. mailakoa, 4,5 kilometro eta, batez beste, % 4,5eko maldak) izango da, Arabako hiriburutik irten eta batera. Ibilbidearen erdialdera kateatuko dituzte beste biak: Rivas begiratokia (2. mailakoa, 5,5 kilometro eta, batez beste, % 5,4ko maldak) eta Herrera (3. mailakoa, 6,8 kilometro eta, batez beste, % 5,3ko maldak). Azken horren gailurretik ibilbideak beheranzko joera hartuko du, baina ez da gozatzeko moduko jaitsiera izango, baizik eta deserosoa.

Hain zuzen ere, jardunaldiaren azken partea igoeraz eta jaitsieraz beteta egongo da. Gainera, helmugara iritsi aurreko azken kilometroak ere goranzko joera izango du, eta oso tarte labur batean bada ere (25 metro inguru), % 20ko desnibela izatera iritsiko dena.

Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 12:00etatik aurrera.

Ikusi 2. etaparen profila | Ikusi 3. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

ETAPAREN IBILBIDEA

2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 1. etapa (maiatzak 13)

Ibilbidea: Gasteiz – Bastida

Distantzia: 105,9 km

Hasiera-ordua: 10:23

Amaiera-ordua: 13:30 (34 km/h) | 13:20 (36 km/h) | 13:10 (38 km/h)

Mendiko saria: Zaldiaran (3. mailakoa), 5,4. kilometroan | Rivas begiratokia (2. mailakoa), 56,1 kilometroan | Herrera (3. mailakoa), 67,7 kilometroan.

2022KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAKO ETAPEN PROFILAK

1. etapa (maiatzak 13): Gasteiz – Bastida (105, 9 km)

2. etapa (maiatzak 14): Mallabia – Mallabia (118,3 km)

3. etapa (maiatzak 15): Donostia – Donostia (139,8 km)

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)