MAIATZAK 15, IGANDEA
2022ko Itzulia Women laskerketako 3. etaparen profila eta ibilbidea: Donostia – Donostia (139,8 km)
A. A. | EITB MEDIA
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko azken etapa Gipuzkoako hiriburuan hasi eta bukatuko da. Etapa luzeena izango da, eta lau igoera edukiko dituzte Donostiara bueltatu aurretik.
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldiaren azken eguna Gipuzkoan barrena jokatuko da oso-osorik, eta Donostia izango du abiapuntu eta helmuga, Donostiako Klasikoaren azken bi edizioetan egindako ibilbidearen antzekoa betetzeko.
Horrenbestez, ziklistek jardunaldirik luzeenari egingo diote aurre (139,8 km), eta lau igoera puntuagarri aurkituko dituzte (3. mailako bi eta 2. mailako beste bi): Aia (3. mailakoa, 8,9 kilometro eta % 3,6ko batez besteko maldak), Jaizkibel (2. mailakoa, 7,9 kilometro eta % 5,6ko batez besteko maldak) | Gurutze (3. mailakoa, 2,7 kilometro eta % 5,2ko batez besteko maldak) eta Murgil (2. mailakoa, 2,1 kilometro eta % 10eko batez besteko maldak).
Murgil gainak azken aukera eskainiko die lasterketa bereganatu nahian murgilduta daudenei zerbait egiten saiatzeko, baita etaparen jokoan arituko direnei ere. Handik helmugara 8 kilometro baino ez dira egongo, gehienak aldapa behera.
Ikusi 1. etaparen profila | Ikusi 2. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
2022ko Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila. Argazkia: Itzulia
------------------------------------------------------
ETAPAREN IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (maiatzak 15)
Ibilbidea: Donostia – Donostia
Distantzia: 139,8 km
Hasiera-ordua: 09:26
Amaiera-ordua: 13:33 (34 km/h) | 13:20 (36 km/h) | 13:07 (38 km/h)
Mendiko saria: Aia (3. mailakoa), 26,6 kilometroan | Jaizkibel (2. mailakoa), 89,9 kilometroan | Gurutze (3. mailakoa), 108,3 kilometroan | Murgil (2. mailakoa), 131,8 kilometroan.
2022KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAKO ETAPEN PROFILAK:
1. etapa (maiatzak 13): Gasteiz – Bastida (105, 9 km)
2. etapa (maiatzak 14): Mallabia – Mallabia (118,3 km)
3. etapa (maiatzak 15): Donostia – Donostia (139,8 km)