Itxi

Itzulia Women, 1. etapa

Demi Volleringek nagusitasunez irabazi du Itzulia Women lasterketako lehen etapa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Herbeheretarra da sailkapeneko liderra, helmugan Pauliena Rooijakkers y Kirtsren Faulkner mendean hartu ostean. Ane Santestebanek bosgarren egin du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Demi Vollering herbeheretarra da 2022ko Itzulia Women lasterketako lehen liderra lehen etapa irabazita. Txirrindulariek 106 kilometroko ibilbidea egin dute Gasteiz eta Labastida artean.

Vollering beste bi iheskideei gailendu zaie helmugan, Pauliena Rooijakkers herrikideari eta Kristen Faulkner estatubatuarrari. Biek ezer gutxi egin ahal izan dute Volleringek erakutsitako sendotasunaren aurrean.

Etapa hasieratik beste txirrindulari batzuk saiatu dira tropel nagusitik ateratzen etapa garaipenaren bila joateko, baina azkenean aipatutako hirurek lortu dute euren helburuan. Volleringek 2 ordu, 55 minutu eta 17 segundoko denbora egin du helmugan, Rooijakkersek bezala eta Faulknerrek baino 2 segundo gutxiago.

41 segundora gainontzeko faboritoen taldea sartu da, Ane Santesteban barne. Gipuzkoarra adi ibili da egun osoan eta bosgarren egin du helmugan.

Sailkapen nagusian, eta denbora sariak kontuan izanda, Vollering dago lehen postuan, Rooijakkers  sei segundora du, Faulkner 10era eta Ane Santesteban, zazpigarren, 53ra.

Larunbatean bigarren etapa korrituko dute, 118,3 kilometrokoa, Mallabian hasi eta bukatuta.

 

1. ETAPAKO SAILKAPENA

1 VOLLERING Demi Team SD Worx 2:55:17

2 ROOIJAKKERS Pauliena Canyon//SRAM Racing +0:00

3 FAULKNER Kristen Team BikeExchange - Jayco +0:02

4 LIPPERT Liane Team DSM +0:41

5 SANTESTEBAN Ane Team BikeExchange - Jayco +0:41

6 MOOLMAN Ashleigh Team SD Worx +0:41

7 SPRATT Amanda Team BikeExchange - Jayco +0:41

8 CHABBEY Elise Canyon//SRAM Racing +0:41

9 AMIALIUSIK Alena Canyon//SRAM Racing +0:41

10 FISHER-BLACK Niamh Team SD Worx +0:41

Ikusi hemen Itzulia Womeneko saikapen guztiak

Albisteak (3)

Bideoak (1)