MAIATZAREN 12TIK 14RA
22 taldek hartuko dute parte 2023ko Itzulia Women lasterketan
EITB MEDIA
Probaren bigarren edizioak UCI Women WorldTeams mailako 8 talde izango ditu, baita antolatzaileek gonbidatutako beste 14 talde ere, tartean, Bizkaia Durango, Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa eta Sopela Women's Team.
Itzulia Women lasterketako antolatzaileek jakitera eman dute zein taldek hartuko duten parte maiatzaren 12tik 14ra jokatuko den probaren bigarren edizioan. 22 taldek osatuko dute euskal errepideetan barrena ibiliko den tropela, maiatzaren 14an Donostiako podiumean maila gorenera igotzeko helburuarekin. Aipatutako 22 taldeetatik 8 UCI Women WorldTeams mailakoak izango dira:
Team SD Worx
Israel Premier Tech Roland
Canyon//SRAM Racing
FDJ – SUEZ
Team Jumbo–Visma
Movistar Team Women
EF Education–TIBCO–SVB
UAE Team ADQ
Horiez gain, antolatzaileek beste 14 talde gonbidatu dituzte, tartean Bizkaia Durango, Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa eta Sopela Women's Team euskal ordezkariak, aurreko ekitaldian ere bertan aritu zirenak:
Bizkaia Durango
BePink
Colombia Pacto Por El Deporte – GW Shimano
Lifeplus Wahoo
Eneicat – CMTeam – Seguros Deportivos
GB Junior Team Piemonte Pedale Castanese A.S.D
Team Coop – Hitec Products
Laboral Kutxa Fundación Euskadi
Massi - Tactic Women's Team
Soltec Team
Sopela Women's Team
Team Groupe Abadie
Ceratizit – WNT Pro Cycling Team
Zaaf Cycling Team