Lehiaketa
Irabazi Itzulia Womeneko etapa bakoitzean maillot eta kulot bana, Instagrameko gure profilean
EITB Media
EITBk Itzulia Womeneko etapa bakoitzean egiten duen lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu (@kirolak_eitb da hori).
Parte hartu gure zozketan... Zorte on ona!
EITBk, ohi bezala, maillot eta kulot bana zozkatuko ditu 2025eko Itzulia Womeneko etapa bakoitzean, lasterketa-egunetan egingo dugun galderari erantzuna ematen diotenen artean. Lehiaketa EITB Kirolakek Instagramen duen profilean egingo dugu, alegia, @kirolak_eitb profilean; hala, lehiaketako parte-hartzaileek profil horretan erantzun beharko diote etapa bakoitzean egingo dugun galderari.
Galderek hiruna aukera izango dituzte, eta parte-hartzaileek bat aukeratu beharko dute, euren ustez zuzena. Irabazleak Etxeondok egindako maillot bat eta kulot bat eskuratuko ditu, EITBrenak.
Gozatu txirrindularitza onenaz! Zorte on-ona!