Itxi

Abuztuaren 5etik 9ra

Mikel Landa Burgosko Itzulian berragertuko da, abuztuaren 5ean

EITB

Leer en Castellano

Proba antolatzen duen Burgosko Diputazioak baieztatu du. Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindularia, hala, Italiako Giroan erorikoa izan zuenetik hiru hilabetera izango da berriro lehian.

Mikel Landa abuztuaren 5ean berragertuko da. Argazkia: EFE.

Mikel Landa Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindularia 2025eko Burgosko Itzulian izango da, abuztuaren 5etik 9ra bitartean, astelehenean Proba antolatzen duen Burgosko Diputazioak baieztatu duenez. Hala, Landa Italiako Giroan erorikoa izan zuenetik hiru hilabetera izango da berriro lehian; hain zuzen ere, murgiarrak 108. Italiko Giroko lehenengo etapan izan zuen erorikoa, maiatzaren 9an, eta, ondorioz, lasterketa utzi behar izan zuen.

Burgosko Itzulian, Mikel Landak taldekide hauek izango ditu, Soudal Quick-Stepen: Louis Vervaeke, Pieter Serry eta Junior Lecerf belgikarrak, Luke Lamperti estatubatuarra, Gianmarco Garofoli italiarra eta James Knox britainiarra.

EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du 47. Burgosko Itzulia.

Albisteak (1)