Itxi

Uztailaren 25ean

EITBk zuzenean emango du 2025eko Ordiziako Klasikoa, ostiralean

EITB

Leer en Castellano

Eitb.eus-en, 11:00etatik aurrera, eta ETB1en, 12:00etatik aurrera, zuzenean izango da ikusgai lasterketa; 102. ekitaldia jokatuko dute.

2025eko Ordiziako Klasikoaren profila. Irudia: ordiziakoklasikoa.com.

2025eko Ordiziako Klasikoa ostiralean jokatuko dute, uztailaren 25ean. Lasterketako 102. ekitaldia 10:00etan hasiko da, Ordizian, eta antolatzaileen aurreikuspena da 13:42tik 13:53ra bitartean amaitzea, Gipuzkoako udalerri horretan bertan. 167 kilometroko ibilbidea izango du, eta, tartean, bost aldiz igoko dute Abaltzisketa hirugarren mailako mendatea; azkena, helmugarako hamabi kilometrora. Zaleek zuzenean ikusi ahalko dute proba, EITBren bidez: eitb.eus-ek 11:00etan egingo du bat lasterketarekin, eta ETB1en, aldiz, 12:00etan hasiko da emanaldia.

Abaltzisketarako bost igoerak 21,3., 54,7., 88,1., 121,5. eta 154,9. kilometroetan amaituko dira; horietako bakoitza eginda, parte-hartzaileek Gaintza igoko dute; ez da puntuagarria, baina erabakigarria izan liteke.

Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma eta Caja Rural-Seguros RGA irteeran izango dira, beste hamazazpi talderekin batera; horietako lau UCI WorldTour mailakoak dira. Movistarreko Jon Barrenetxea 2024an eskuratutako garaipena berriro lortzen saiatuko da, eta, besteak beste, UAEko Isaac Del Toro izango du aurkari; azken hori da, ziurrenik, garaipena erdiestea eragotzi diezaiokeen txirrindularia.

2025EKO ORDIZIAKO KLASIKOKO PROFILA

2025eko Ordiziako Klasikoaren profila. Irudia: ordiziakoklasikoa.com.