39. ekitaldia
Haimar Etxeberriak bere lehen garaipena lortu du profesionaletan, Gaztela Leongo klasikoa irabazita
Agentziak | EITB
Kern Pharma taldeko gipuzkoarra Jesus Herrada (Cofidis) beteranoari gailendu zaio azken igoeran.
Hasier Etxeberria, helmugan sartzen. Argazkia: @VueltaCyL
Haimar Etxeberriak Gaztela eta Leongo Klasikoaren 39. ekitaldia irabazi du, bere ibilbide profesionaleko lehen garaipena lortuta. Guztira, 201 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, Valladolid eta Segovia artean.
Kern Pharma taldeko gipuzkoarra Jesus Herrada beteranoari gailendu zaio Peñafielko gaztelura egindako azken igoeran, esprint estua jokatuta. Christian Scaroni italiarra hirugarren izan da.
4 ordu, 36 minutu eta 52 segundoko denbora eginda nagusitu da azkenean txirrindulari gipuzkoarra.
Sailkapena
1 - Etxeberria Haimar (Kern Pharma) 4:36:52
2 - Herrada Jesus (Cofidis) d. b.
3 - Scaroni Christian (XDS Astana) d. b.
4 - Kubiš Lukáš (Unibet) d. b.
5 - Prades Eduard (Caja Rural) d. b.
6 - Donovan Mark (Q36.5) d. b.
7 - Oliveira Rui (UAE) d. b.
8 - Darder Sergi (Caja Rural) d. b.
9 - Vadic Baptiste (TotalEnergies) d. b.
10 - Morgado António (UAE) d. b.