Abuztuak 3, igandea
2025eko Getxoko Zirkuituaren ibilbidea, profila eta ordutegia
EITB
Lasterketako 80. ekitaldia igandean jokatuko dute, abuztuaren 3an, eta 172,2 kilometroko ibilbidea izango du; Bilbon hasiko da, Guggenheim Museoan, eta Getxon amaitu, Arkotxako Hesian. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik aurrera.
Perfil del Circuito de Getxo de 2025. Imagen: circuitodegetxo.com.
2025eko Getxoko Zirkuitua igandean jokatuko dute, abuztuaren 3an. Lasterketako 80. ekitaldia 12:15ean hasiko da, Bilbon, Guggenheim Museoan, eta aurreikuspena da 16:00ak aldera amaitzea; helmuga Arkotxako Hesian izango da. EITBk zuzenean emango du; 14:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB4n izango da ikusgai, eta 15:00etatik aurrera, ETB1en.
Ibilbidean, txirrindulariek sei aldiz egingo dute hiri zirkuitu bat. Guztira, ziklistek zazpi aldiz igoko dute Akarlanda, eta bitan, Pike; gainera, jakina, Arkotxako Hesirako igoera ere egin beharko dute, azken txanpan.
Jon Barrenetxeak eskuratu zuen garaipena 2024an. Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, hamalau talderekin batera, irteeran izango dira; talde horietako lau UCI WorldTour mailakoak dira.
2025EKO GETXOKO ZIRKUITUAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA: 2025eko Getxoko Zirkuitua
Ibilbidea: Bilbo, Guggenheim Museoa-Arkotxako Hesia
Distantzia: 172,2 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:00ak aldera