Itxi

Alsaziako Tourra

Markel Belokik bere ibilbide profesionaleko lehen garaipena lortu du, Alsaziako Tourrean lider jarrita

EITB Media

Leer en Castellano

20 urteko txirrindulari gasteiztarra Alsaziako Tourreko hirugarren etapan gailendu da, eta lider ipini da sailkapen nagusian.

Markel Beloki, hirugarren etapan bakarka helmugaratzen. Argazkia: @MarkelBeloki

Markel Beloki Education First taldeko txirrindulari euskal herritarrak bere palmaresa estreinatu du Alsaziako Tourrean: hirugarren etapa irabazi du eta, gainera, lider jarri da.

Txirrindulari gasteiztarrak 4 kilometroren falta jo du erasoa, eta bakarka helmugaratu da La Planche des Belles Filles mendatean bukatu den etapan. 19 segundora sartu dira, hurrenez hurren, Santiago Umba (Astana) kolonbiarra, Kamiel Eeman (Lotto) belgikarra eta Axel Mariault (CIC) frantziarra.

Garaipen horri esker lider ipini da sailkapen nagusian, eta gazte onenaren maillota ere berea da une honetan.  

Lehen aldia da Belokik profesional mailan irabazten duela. Denboraldi honetan hainbat hilabetez lehiatik kanpo izan da, mononukleosiak jota egon delako, baina gaur agerian geratu da erabat sendotuta eta indarrean dagoela.  

3. ETAPAKO SAILKAPENA:

1. Beloki Markel (EF Education-Aevolo) 3:18:43

2. Umba Santiago (XDS Astana Development Team) +0:19

3. Eeman Kamiel (Lotto Development Team) d.b.

4. Mariault Axel (CIC-U-Nantes) d.b.

5. Boichis Adrien (Red Bull-BORA-hansgrohe Rookies) +0:25

 

SAILKAPEN NAGUSIA:

1. Beloki Markel (EF Education-Aevolo) 6:30:55

2. Eeman Kamiel (Lotto Development Team) +0:26

3. Umba Santiago (XDS Astana Development Team) +0:33

4. Mariault Axel (CIC-U-Nantes) +0:35

5. Champion Thomas (St Michel-Preference Home) d.b.