80. ekitaldia
Del Toro mexikarrak irabazi du Getxoko Zirkuitua, eta Alex Aranburu hirugarren izan da
Agentziak | EITB
UAEko txirrindulariak 20 segundo atera dizkie Juan Ayuso taldekideari eta Alex Aranburu gipuzkoarrari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Isaac del Toro mexikarra gailendu da Getxoko Zirkuituko 80. ekitaldian, UAE taldeak egindako lan ona baliatuz. Juan Ayuso taldekideak bigarren egin du. Ibilbide gorabeheratsuak 172 kilometro izan ditu.
UAEko bi izarrek behin betiko erasoa jo dute Pike gainean. Pikek bi kilometroko igoera zaila du, % 20ko maldekin. Bi aldiz igo behar izan dute; bigarrena helmugarako 16 kilometroren faltan.
Ibilbideko beste puntu erabakigarria Arkotxako Horma izan da, 700 metrokoa eta % 14ra arteko maldekin. Helmuga bertan izan da eta Del Toro 20 segundoko aldearekin iritsi da. Haren atzetik, eta denbora berean, aipatutako Ayuso eta Alex Aranburu sartu dira.
Sailkapena
1 - Del Toro Isaac (UAE) 3:59:10
2 - Ayuso Juan (UAE) + 0:20
3 - Aranburu Alex (Cofidis) m. t.
4 - Prades Eduard (Caja Rural) + 0:23
5 - Miquel Pau (Kern Pharma) m. t.
6 - Barrenetxea Jon (Movistar) m. t.
7 - Skujinš Toms (Lidl - Trek) m. t.
8 - Delbove Joris (TotalEnergies) + 0:29
9 - Sorarrain Gorka (Caja Rural) + 0:32
10 - Crescioli Ludovico (Polti) m. t.