Itxi

Burgosko Itzulia 2025

Bisiaux da Burgosko Itzuliko lider berria, 3. etapa irabazita

EITB Media

Leer en Castellano

Frantzako txirrindularia izan da onena 3. etapan. Bakarka heldu da helmugara, Cicconek, Pellizzarik, Del Torok eta Fortunatok osatutako laukoteari 9 segundo aterata. Leo Bisiauxek liderraren elastikoa jantzi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Leo Bisiauxek (Decthalon-AG2R-La Mondiale) bereganatu du garaipena 2025eko Burgosko Itzuliko 3. etapan, San Pedro de Cardeña eta Valpuesta artekoan (184,1 kilometro), eta frantziarra da lasterketako lider berria.

Etapa Euskal Herritik pasa da, eta Urduñako igoera gainditu behar izan dute txirrindulariek; Urduña (Bizkaia) igota, 22 kilometro izan dituzte helmugaraino. Mikel Landa  (Soudal-Quick Step) izan da eguneko protagonistetako bat. Burgosko Itzulian berragertu da Murgiakoa (Araba) Italiako Giroan eroriko gogorra izan eta bi ia bi hilabetez lehiatu gabe egon ostean. Etapako azken-aurreko mendatean, Las Campaseko igoeran, Landak erasoa jo du; kilometro batzuk eman ditu tropelarekiko abantaila hartuta, baina talde nagusiak harrapatu egin du helmugarako 28 kilometro falta zirenean

Ihesaldi saiakera asko eman dira hasierako kilometroetan, baina 28. kilometrora arte ez da ihesaldia osatu:  Sander de Pestel (Decathlon-AG2R-La Mondiale), Gorka Sorrain (Caja Rural- Seguros RGA), Hugo Aznar (Kern Pharma), Iker Mintigi (Euskaltel Euskadi), Mario Silva (Illes Balears) eta Daniel Cavia (Burgos Burpellet BH) jarri dira lasterketaren buruan. Geroago, Ozekako mendatean hautsi egin da ihesaldia, eta De Pestel eta Sorarrain bakarrik geratu dira buruan.

Urduñan Giulio Cicconek (Lidl-Trek) erasoa jota, Roger Adria (Red Bull-BORA-hansgrohe) liderra atzean utzi du. Italiarrarekin batera Leo Bisiauxek egin du aurrera; handik gutxira Lorenzo Fortunato (XDS Astana) eta Giulio Pellizzari (Red Bull-BORA-hansgrohe) gehitu zaie, eta, geroago,  Isaac Del Torok (UAE Emirates) eta Egan Bernalek (INEOS Grenadiers) egin dute bat.

Helmugarako kilometro bat falta zenean, Bisiauxek erasoa jo eta ezustean harrapatu ditu beste laurak; frantziarrak metro batzuetako abantaila hartu du, eta garaipenak ez dio ihes egin. Bederatzi segundora helmugaratu dira Ciccone (bigarren), Pellizzari (hirugarren), Del Toro (laugarren) eta Fortunato (bosgarren).

Orain, Leo Bisiaux da lasterketako liderra. Sailkapen nagusiko lehenak 22 segundo ateratzen dizkio Pellizzari bigarrenari eta 26 segundoko errenta du Del Tororekiko.

3. etapako sailkapena:

1 - Bisiaux Leo (Decathlon) 4:19:44
2 - Ciccone Giulio (Lidl) +0:09
3 - Pellizzari Giulio (Red Bull) d. b.
4 - Del Toro Isaac (UAE) d. b.
5 - Fortunato Lorenzo (XDS Astana) d. b.
6 - Aleotti Giovanni (Red Bull) +0:23
7 - Kulset Johannes (Uno) d. b.
8 - Berrade Urko (Kern Pharma) d. b.
9 - August Andrew (INEOS) d. b.
10 - Christen Fabio (Q36.5) +0:39

Sailkapen nagusia:

1 - Bisiaux Leo (Decathlon) 12:46:29
2 - Pellizzari Giulio (Red Bull) +0:22
3 - Del Toro Isaac (UAE) +0:26
4 - Fortunato Lorenzo (XDS Astana) d. b.
5 - Kulset Johannes (Uno) +0:40
6 - Aleotti Giovanni (Red Bull) d. b.
7 - Berrade Urko (Kern ^harma) d. b.
8 - August Andrew (INEOS) d. b.
9 - Christen Fabio (Q36.5) +0:52
10 - Bernal Egan (INEOS) +0:53

Albisteak (3)

Bideoak (2)