Itxi

Burgosko Itzulian

Mikel Landak 1.000 lehiaketa egun bete ditu profesionaletan, eta bere taldeak tarta bat oparitu dio

AGENTZIAK | EITB

Leer en Castellano

Arabako txirrindulariak Burgosko Itzuliko laugarren etapa hasi aurretik ospatu du mugarri berria bere taldekideekin batera.

Mikel Landa, bere taldekideekin. Argazkia: Soudal Quick-Step

Mikel Landa Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariak 1.000 lehiaketa egun bete ditu ostiral honetan, 2009an profesional gisa debuta egin zuenetik.

Arabako txirrindulariak Burgosko Itzuliko laugarren etapa hasi aurretik ospatu du mugarri berria bere taldekideekin batera. Landa tropelera itzuli da Italiako Giroko lehen etapan orno bat hautsi eta bi hilabetera.

Hain zuzen ere, 1.000. etapa bete du Burgosko Itzulian, 2017an eta 2021ean irabazi zuen proban, eta bertan lortu zuen lehen garaipena profesional gisa.

Albisteak (1)