Hileta-elizkizuna
Iñaki Lejarreta txirrindulariari azken agurra eman diote Berrizen
Redacción
Marino Lejarretaren loba auto batek harrapatuta hil zen igandean, Iurretan. Bi anbulantzik artatu zuten eta suspertzen saiatu ziren, baina heriotza baieztatu behar izan zuten.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ehunka pertsona bildu dira gaur Berrizko elizan Iñaki Lejarreta txirrindulariari azken agurra emateko. Hileta-elizkizunean ia 2.000 pertsona bildu dira. Senitartekoek, lagunek eta kirolariek azken agurra eman diote Lejarretari.
Lejarreta Naiara Telletxea txirrindulari ohiarekin ezkonduta zegoen eta urtarrilean aita izan behar zen; izan ere, Telletxea haurdun dago.
Bizkaiko eta Euskal Herriko txirrindularitzaren ordezkari asko hiletan izan dira. Besteak beste, Miguel Madariaga Euskaltel Euskadi taldeko zuzendari ohia, Igor Anton talde laranjako txirrindularia eta Ruben Gorospe txirrindulari ohia bertan izan dira.
Era berean, Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohia Berrizko elizan izan da.
Auto batek harrapatuta
Iñaki Lejarretaren heriotzak hunkituta utzi zuen igandean txirrindularitzaten mundua. Mendi bizikletako Espainiako txapeldun ohia auto batek harrapatuta hil zen, Iurretan (Bizkaia).
Istripua 9:30 aldera jazo zen. Berrizko txirrindularia Bilboko noranzkoan zihoan eta Renault Clio auto batek harrapatu zuen. Ertzaintza gertakariaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Marino Lejarreta txirrindulariaren loba bi anbulantzik artatu zuten eta suspertzen saiatu ziren, baina biktimaren heriotza baieztatu behar izan zuten.