Itxi

Asteazkena, irailak 3

2025eko Vueltako 11. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bilbo - Bilbo (157,4 km)

EITB

Leer en Castellano

Gorabehera askoko ibilbidea izango da, aurretik sei mendate, 3. mailako bost eta bi aldiz igoko den 2. mailako bat izango baitituzte.

2025eko Vueltako 11. etaparen profila Irudia: Vuelta

Irailaren 3an, asteazkena, 2025eko Espainiako Vuelta Bizkaira iritsiko da 11. etaparekin, Bilbon hasi eta amaituko den mendi ertaineko etapa lehiatzeko, 157,4 kilometroko ibilbidearekin.

Gorabehera askoko ibilbidea izango da, aurretik sei mendate, 3. mailako bost eta bi aldiz igoko den 2. mailako bat izango baitituzte.

Hamahiru kilometro egin beharko dituzte 3. mailako lau mendateetako lehenarekin topo egiteko; elkarren segidan egin beharko dituzte. Loiu igarota, Laukizko gaina (3,9 km; % 4,7ko desnibela). Ondoren, Mungiara joango dira eta Sollube gainera (7,2 km; % 4,2ko desnibela) iritsiko dira. Gero, Urdaibaiko Biosferara jaitsiko dira eta Bermeo eta Gernika zeharkatuko dituzte. Munitibarretik, Bizkaiko behatokira (4,3 km, % 5,4ko desnibela) igoko dira, eta Muxikarantz jaitsiko dira berriro, Aretxabalgaina (8,2 km; % 3,5eko desnibela) igotzen hasi aurretik.

Ordurako ibilbide erdia egina izango dute. Orduan, bi aldiz igo beharko dute Ganguren, 2. mailakoa (4,2 km; % 8,3ko desnibela), tarteko esprint berezi batekin.

Pike, 3. mailakoa (2,3 km; % 8,9ko desnibela), helmugara iritsi aurreko azken oztopoa izango da.

Etapa 13:30ak aldera hasiko da eta lehen txirrindulariek 17:20ak aldera amaituko dute ibilbidea.

Vueltako 11. etaparen profila.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 11. etapa (irailak 3, asteazkena)

Ibilbidea: Bilbo - Bilbo

Distantzia: 157,4 km

Desnibela: + 3.185 m

Hasiera-ordua: 13:30

Amaiera-ordua: 17:20 (45 km/h) | 17:30 (43 km/h) | 17:41 (41 km/h)

Mendiko saria: Laukiz gaina (3. maila), 5. kilometroan; Sollube gaina (3. maila), 26,2 kilometroan; Bizkaiko behatokia (3.maila), 63,2. kilometroan; Aretxabalgaina (3.maila), 86,1. kilometroan; Ganguren (2.maila), 104,4. kilometroan; Ganguren (2.maila), 133,3. kilometroan; Pike (3.maila), 149,6. kilometroan.

Informazio gehiago (1)