Itxi

2. etapa

Vingegaardek irabazi du Limone Piemonten, eta lider jarri da

Agentziak | EITB

Leer en Castellano

Danimarkarra Giulio Ciccone (Lidl Trek) italiarraren eta David Gaudu (Groupama) frantziarraren aurretik iritsi da helmugara.

Vingegaardek irabazi du Limone Piemonten, eta lider berria da

Jonas Vingegaard (Visma Lease a Bike) danimarkarrak irabazi du Espainiako Itzuliko bigarren etapa, Italian, Alba eta Limone Piamonte artean, 159,5 kilometroko ibilbidean korritu dena, eta mailot gorria jantzi du gainera.

Vingegaard nagusi izan da Vueltako lehen mendatean, eta 3 ordu, 47 minutu eta 14 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, batez beste 42,1 km/h-ko abiaduran. Danimarkarra Giulio Ciccone (Lidl Trek) italiarraren eta David Gaudu (Groupama) frantziarraren aurretik iritsi da helmugara.

Frantziako Tourra birritan irabazi duen txirrindularia Vueltako lider jarri da, Ciccone (4 segundora) eta Gaudu (6 segundora) oso gertu dituela. 

Astelehen honetan, San Maurizio Canavese eta Ceres bitarteko 134,6 kilometroko ibilbideari egin beharko dio aurre tropelak.

2. ETAPAKO SAILKAPENA

1. Vingegaard, Jonas (Visma)  3:47:14

2. Ciccone, Giulio (Lidl - Trek)  d. b.

3. Gaudu, David (Groupama)  d. b.

4. Bernal, Egan (INEOS)  d. b.

5. Almeida, João (UAE)  +0:02

6. Gall, Felix (Decathlon AG2R)  d. b.

7. Hindley, Jai (Red Bull - BORA)  d. b.

8. Ayuso, Juan (UAE)  d. b.

9. Jorgenson, Matteo (Visma)  d. b.

10. Pidcock, Thomas (Pro Cycling)  d. b.

SAILKAPEN OROKORRA:

1. Vingegaard, Jonas (Visma)  7:56:16

2. Ciccone, Giulio (Lidl - Trek)  +0:04

3. Gaudu, David (Groupama)  +0:06

4. Bernal, Egan (INEOS) +0:10

5. Pidcock, Thomas (Pro Cycling)  +0:12

6. Hindley, Jai (Red Bull - BORA)  d. b.

7. Buitrago, Santiago (Bahrain)  d. b.

8. Jorgenson, Matteo (Visma)  d. b.

9. Ayuso, Juan (UAE)  d. b.

10. Soler, Marc (UAE)  d. b.

Albisteak (5)